Tumgik
#elkarrizketa euskaraz
praktikak · 7 years
Text
Otsailaren 15 eta 16a. Asteazken eta osteguna.
Asteazkenean, festibalen informazioa biltzen guztiz amaitu nuen, eta aurreko egunean bezala, bi posible bakarrik geratu zitzaizkidan. Datu guztiak txukun apuntatu eta Joneri bidali nion dena korreoz, berak ikusteko eta posible zen festibal bakoitzaren eskakizun guztiak betetzea, batek adibidez 20 orrialdeko PDF bat aurkezteko eskatzen baitzuen.
Gero apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko egunari buruz informazioa bilatzen jarri nintzen, ikusteko ea Donostian edo Bilbon aurten ere ospatuko den. Izan ere Dibulitoonek egindako film eta serietako liburuak ere badauzka, eta azoka horietan saltzea ongi egongo litzateke. Era berean, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ere bada, eta jakin nahi genuen ea beste noizbait gertatu den bezala, bi ekitaldiak elkarrekin ospatuko diren ala ez. Hala ere oraindik denbora falta denez, oso informazio gutxi aurkitu nuen. Baina gutxienez bi hiritan liburuaren eguna beti bezala ospatuko da.
Azkenik Noeliak aurreko astean emititu zen irratiko programa baten podcast-a pasa zidan, zeinetan Teresa eta Gatlzagorri filmaz hitz egiten den eta honen zuzendariak hitz egiten duen. Beraz, programak asko irauten duenez, nik pelikulari buruz hitz egiten den momentuak bakarrik moztu behar izan nituen eta bertsio motz hori berriro ere Noeliari bidali.
Gaur, osteguna, Teresa eta Galtzagorri zinematan egongo den hirugarren astea da, eta beraz hau emitituko den 12 zinema edo aretoetako zenbait informazio bildu behar izan dut. Hau da, zein egunetan emitituko den, zenbat aldiz eta ze ordutan. Ondoren zerrendara beste bi zinema gehitu dira.
Datu horiek bildu ostean, lehen aldiz (elkarrizketa egin nuenetik) Dibulitooneko hirugarren pisura igo naiz Ricardorekin batera, bertako ordenagailu batean lan bat egiteko eskatu nahi zidalako. Filmaren hasieran titulua azaltzen deneko bideoa bakarrik esportatzea nahi zuten, baina izenburua euskaraz agertu beharrean ingelesez. Horretarako tif sekuentzia bat inportatu behar izan dut laguntza pixka batekin, ez bainekien sekuentzia horrek ongi nola funtzionatzen duen, eta euskarazko bideoak zituen ezaugarri berdinak ingelesezkoari aplikatu. Ondoren esportatzen utzi dut eta denbora dezente behar izan du oso proiektu pisutsua delako.
0 notes
maitanesegurola · 9 years
Link
Maitane Segurolak gustuko ditu moda, estiloa eta bizi ohitura osasungarriei buruzko blogak. Orain bere webgunea sortu du: maitanesegurola.com
0 notes
praktikak · 7 years
Text
Otsailaren 1a eta 2a. Asteazken eta osteguna.
Asteazkenean egin nuen lehen gauza Noeliak egiteko eskatu zidan banner-a izan zen, Teresa eta Galtzagorri jada ostiral honetan estreinatuko denez, prisa dagoelako filmaren promozioan lagundu dezakeen material guztia egiteko. Testu asko sartzeko eskatu zidan eta beldur nintzen ez ote zen sartuko, baina azkenean lortu nuen eta asko gustatu zitzaion Noeliari. Segituan banner-a eskatu zigun web orriari bidali genion.
Gero titularren lanarekin jarraitu nuen. Pelikulatik falta zitzaidan irudia hartu nuen eta muntatzen jarri nintzen, baina beste zehaztapen batzuek jarraituz. Izan ere oraingo honetan Instagramera ere igo nahi ziren titular horiek, beraz forma karratuagoa eman behar zitzaien bestela aplikazioak irudiak moztu egingo zituen. Guztira 14 titular berri idatzi nituen, 7 euskaraz eta 7 gaztelaniaz, eta Noelia eta Joneri bidali nizkien beti bezala.
Tumblr media
Egun amaieran Noeliak hirugarren prentsa ohar bat bidali zidan euskaratu nezan. Horrez gain egun asko ziren erregeen kabalgataren bideoa bukatzeko astirik ez nuela, eta gainerakoek egiteko eskatu ez bazidaten ere, esportatu eta bidali nien, laster hilabete egingo baitu Yokok desfilatu zuenetik eta ez duelako zentzurik bideo hori oso berandu igotzea. Amaitzeko komentatu nuen youtuber txiki horrek erantzun zidala esanez eskatzen genion bideoa apirilean egin ahal izango zuela, baina beranduegi denez esan didate ez duela balio.
Gaur, osteguna, oso egun lanpetua izan da. Bihar Teresa eta Galtzagorri estreinatuko da azkenean, eta etzi Goya Sarien banaketa da, zeinetara enpresako asko joango diren. Horregatik RTVtik eta ETBtik bi taldetxo etorri dira goizean zehar Ricardori eta Agurtzaneri (filmeko zuzendaria) elkarrizketak egitera.
Nik bitartean gauza asko egin behar izan ditut, haietariko gehienak ahalik eta azkarren prisa baitutelako. Lehenik eta behin aurreko egunetan web orri batentzat sortutako banner-a euskaraz ere egin dut, nola geratu den gustatu zaielako eta beraz beste leku batzuetan ere jartzeko aprobetxatuko dute, izan ere filmari buruzko informazio garrantzitsu guztia biltzen du. Hau egiteko ez dut denbora gehiegi behar izan, bai ordea hirugarren prentsa oharra euskaratzeko, gehien bat gaztelerazko esaldi luze batzuk euskaraz zentzua galtzen dutelako eta zaila egiten zait esaldiak pixka bat aldatuz ahalik eta zehatzen itzultzea.
Tumblr media
Hori egiten ari nintzela, lana uzteko eskatu didate beste bat egiteko ahalik eta azkarren: ETBkoak zetozen elkarrizketa egitera, eta lehenagotik eskatu zuten Teresa eta Galtzagorriren trailerra nahi zutela baina audiorik gabe. Beraz lantxo hori egiten jarri naiz eta garaiz bidali diot Joneri, nahiz eta ondoren ETBkoak etorri eta esan haiei gutxienez interesatzen zitzaiela audioa edukitzea.
Gero konturatu gara gaur facebooken jartzen duela laguntasunaren eguna dela. Sarean pixka bat informatu gara eta hala dela ikusi dugu, eta ezin hobeto datorkigu estreinatzera goazen filmaren izenagatik: Teresa eta Galtzagorri. Adiskidetasunaren magia. Beraz zer egin genezakeen pentsatzen jarri gara eta azkenean erabaki dugu filmean agertzen den kanta nagusia hartzea (minutu inguru irauten duena eta laguntasunari buruz hitz egiten duena), bai euskaraz bai gazteleraz eta horixe igotzea. Beraz hori editatzen jarri naiz.
Azkenik Jonek komentatu digu niri eta Noeliari aurkitu duela web orrialde bat zeinetara Teresa eta Galtzagorriren diseinu bat bidali dezakegun eta norbaitek eskatzen badu web orriak kamisetatan inprimatu dezake. Beraz momentu horretan nik lan guztiak amaituta neuzkanez, web orriaren gida irakurtzen jarri naiz. Baina ulertu dudanagatik, zoritxarrez gure diseinuekin ezingo dugu parte hartu, ez dituztelako zenbait eskakizun eta arau betetzen.
0 notes
praktikak · 7 years
Text
Urtarrilaren 12 eta 13a. Osteguna eta ostirala.
Ostegunean asteazkeneko lanarekin jarraitu nuen enpresara iritsi bezain laster; hau da, 3D irudiarekin egindako azken 4 banner-ak euskaratzen. Amaitutakoan Joneren oniritzia jaso nuen eta Ricardorena izatea falta zen.
Bera etorri bitartean Dibulitoon-en azken pelikula ikusi nuen, Teresa eta Galtzagorri, otsailean estreinatuko dena. Horrela aurrerantzean pelikulari buruz hitz egiten denean edo honen inguruan erabakiak hartu behar badira nik ere parte har nezake badakidalako zertaz doan.
Behin pelikula ikusten amaitu nuenean, bi gauza eskatu zizkidaten. Alde batetik nik egindako banner-en irudi eta artxibo guztiak enpresan dagoen ordenagailu nagusira pasatzea, haiek geroago begiratu bat eman ziezaieten eta aukeratu zeintzuk bidaliko ziren eta zertarako erabiliko ziren. Beste aldetik, nola laster Teresa eta Galtzagorri estreinatuko den, ahal den guztia egin behar da promozioa lortzeko. Horregatik, prentsa arduraduna den Noeliarekin batera, komunikabideak bilatzen jarri nintzen: egunkariak, aldizkariak, blogak, facebookeko orrialdeak... Helburua da hauek lokalizatu eta gero haiekin kontaktatzea eta Dibulitooneko azken filmari promozioa egin diezaioten lortu.
Gaur, ostirala, eginda neuzkan 3 banner motetatik bat aukeratu dugu Ricardorekin batera, eta hori izango da EiTBra bidaliko duguna. Hala eta guztiz ere, lehenago azken ukituak eman behar izan zaizkio eta euskaraz nahiz gazteleraz idatzi. Bestalde, Arabako komunikabide gehiago bilatzen jarri naiz, baina ez dut gauza handirik lortu. Horrez gain, Noeliak berak egindako lau elkarrizketa bidali dizkit word dokumentu batean, bakoitza Teresa eta Galtzagorri-n parte hartu duen kolaboratzaile garrantzitsu bati egindakoa. Horiek ere bidali egin behar dira eta interneten jarri, baina lehenago nik apaindu ditzadan nahi dute. Hau da, dokumentu zuri huts bat izan beharrean, kolore pixka bat eman, filmeko irudiren bat sartu...
0 notes
maitanesegurola · 9 years
Video
youtube
Sara Cózarrekin solasean, hamaika konturi buruz aritu gara aktore ordiziarrarekin.
0 notes